EGITARAUA

2015eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Mendi martxa, hausnarketa politikoak eta aisialdia uztartuko dituzte gazteek hiru eguneko martxan:

Apirilak 3, ostirala

Lekunberrin: Harrera ekitaldiarekin hasiko da martxa, 10:00etan.

Irurtzunen: Hitzaldiak eta tailerrak arratsaldean: Independentziaren inguruko mahai ingurua nazioarteko ordezkaritzekin; Euskal Herriko prozesu eratzailearen eta autogestioaren inguruko hitzaldia; eta xamurtasun tailerra. Ondoren, Uluka taldearen kontzertua, bertso olinpiadak eta gazte taldeen kontzertu maratoia.

Apirilak 4, larunbata

Berriozarren: Martxa amaitu eta kanpin dendak jarri ondoren, 19:30ean, ekitaldi nagusia. Ondoren, kontzertuak: Skakeitan, Oliba Gorriak, Kop, Raperos de Emaus & Zero Koma Backing Band, Mandoilek, eta gero, erromeria.

Apirilak 5, igandea

Iruñera. Dendak bildu, eta kalejiran joango dira Iruñera, Independentistak sareak antolatu duen Aberri Eguneko manifestaziora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.