BOST GALDERA

2016ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
1. Zer dira Panamako paperak? Panamako Mossack Fonseca abokatu bulegoaren barne dokumentazioa da, 1977. eta 2015. urteen artekoa. Guztira, 11,5 milioi agiri filtratu dira.

2. Nork eman ditu?Suddeutsche Zeitung Alemaniako egunkariak lortu zituen agiriak, ezezaguna den iturri batetik. Ondoren, ICIJ ikerketa kazetarien partzuergoarekin partekatu ditu.

3. Zein da enpresa? Mossack Fonsecaren espezializazioa offshore konpainiak sortzea da, bezero bakoitzak dituen beharretara egokituta. Bezeroak dituen ondasunak edo dirua konpainia horietara bideratzen da ondoren.

4. Zergatik du garrantzia?Offshore konpainiak—gehienetan paradisu fiskaletan kokatuak— bitarteko ezinbestekoak izan ohi dira iruzurra edo zerga ihesa ahalbidetzeko. Lehen aldiz halako sare baten barrunbeak ezagutzeko aukera eman du filtrazioak.

5. Legez kanpokoa da? Berez, offshore sozietate bat izatea ez dago legez kanpo, betiere sorterriko ogasunari ezkutatu ez bazaio. Mossack Fonsecak ere ukatu du ezer gaizki egin duela, argudiatuta bere lana sozietateak sortzea dela, eta ez dela bere kontua gero horiek zertarako erabiltzen diren. Filtrazioek, ordea, agerian uzten dute abokatu langelak zerbitzu oparoak eskaintzen dizkiela bezeroei, ogasunen eta ikertzaileen bistatik ezkutatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.