Berriz ere, ezinezkoa izan da RTVEko kontseilua izendatzea

Edu Lartzanguren.
2018ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Beste behin ere, huts egin du Madrilen RTVE irrati-telebista publikoa behin-behinean gobernatuko duen Kontseilua osatzeko saioak, PSOEk, Unidos Podemosek eta EAJk batera aurkezturiko hautagaiek ez dutelako gehiengorik lortu Kongresuko bozketan.

Joan zen astean ere huts egin zuen kontseilukideak izendatzeko saiakerak. Orduan, Kongresuaren bi herenak eskatzen zuen araudiak, baina, atzoko saioan, aski zen gehiengo erabatekoa. Ana Isabel Cerrada, Fernando Lopez Agudin, Josep Lluis Mico eta Juan Tortosa aurkeztu zituzten alderdiok Kontseilurako. 175 boto lortu zituzten hautagaiok, hau da, boto baten faltan geratu ziren.

Zuzendaria ere ez

RTVEren behin-behineko presidentea ere bozkatu behar zuten atzoko saio berezian. Baina kontseilukideen bozketan gehiengorik lortu ez zenez, bertan behera utzi zuten presidentea izendatzeko saioa, horretarako berriz ere bi hereneko gehiengoa behar zelako. Dagoeneko lau saio berezi egin dituzte Kontseilua izendatzeko.

Bederatzi hilabete daramatzaprozesuak blokeatuta, PPren eta beste taldeen arteko botere lehiarengatik. Joan zen asteartean, zuzendaritza aukeratzeko lehiaketa publikoa abiatzea ebatzi zuten.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.