ETB1 kateak 'Euskalonski' programa estreinatuko du astelehenean

urtzi urkizu
2018ko irailaren 1a
00:00
Entzun
TV3 katean bada saio bat Katalonski izenekoa, musikari batek aurkeztua. ETBk formatua egokitu du euskaraz Euskalonski izenarekin, eta astelehen gauean estreinatuko du. Hori ere musikari batek gidatuko du: Pello Reparazek. Euskara eta musika ardatz hartuta, atzerrian bizi diren euskal hiztunak gertutik ezagutzeko aukera emango du programa berriak. Reparaz Vendetta taldeko abeslaria da, eta aurreneko aldiz ariko da telebistako aurkezle lanetan. Musikari esker, euskaldun asko topatuko ditu munduko bazter ugaritan. Orain, euskaldunen istorioak ETBko saiora eramango ditu. Besteak beste, Parisera, Bruselara eta Berlinera joango da datozen asteetan.

Aurreneko atalean, Frantziako hiriburuan murgilduko da Euskalonski saioa. Reparazek Abraham de Amezaga kalitate adituarekin izango du lehen hitzordua, luxuzko hotel batean gosaltzeko; Lorea IbaƱezekin Gay Pridera abiatuko da; Nahikari Oloriz saxofoia jotzen topatuko du; jazz taberna batean, Ronnie Lynn artistarekin mintzatuko da. Paris agurtu baino lehen, Nerea Reparaz kazetari eta lehengusuarekin egingo du zita terraza batean. Hiriaren hainbat tokiri musika jarriz amaituko du Reparazek programa. 22:30ean emitituko dute astelehenero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.