Frantziako Tourra eta Italiako Giroa emango ditu ETBk aurten ere

urtzi urkizu
2020ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Koronabirusak eragindako etenaldiaren ondoren, bueltan dira txirrindularitza probak, eta ETB1ek zuzenean emango ditu udan eta udazkenean jokatuko diren probarik garrantzitsuenak. Tartean izango dira Frantziako Tourra —abuztuaren 29tik irailaren 20ra arte— eta Italiako Giroa—urriaren 3tik 25era—; aurrenekoan, kontakizuna Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute. Eta, bigarrenean, Aramendirekin eta Usabiagarekin batera, Alfontso Arroio eta Alessandro Ruta arituko dira.

Aste honetan bertan, Burgosko Itzulia (Espainia) ikusi ahalko da Euskal Telebistan. Etapen amaiera zuzenean emango dute, 15:00etan. Aurreneko etapa hiriburuan hasi eta amaituko da, eta txirrindulariek Mirador del Castillo igo beharko dute. Etzi, hirugarren etapan, Picon Blancoko gaina igoko dute lasterkariek. Itzulia Lagunas de Neilako mendatean erabakiko da, larunbatean.

Abuztuaren 12tik 16ra, berriz, Dauphine Kriteriuma ikusi ahalko da ETB1en.

Udazkenean, gainera, zenbait klasiko historiko emango ditu ETBk: Fleche Wallonne, irailaren 30ean; Lieja-Bastogne-Lieja, urriaren 4an; eta Paris-Roubaix, urriaren 25ean. Data batzuk aldatu egin daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.