100 eta 600 euro artean gastatu beharko dira LTD berriz sintonizatzeko

Edu Lartzanguren.
2018ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako etxeetan Lurrezko Telebista Digitaleko kanalak sintonizatzeko lanak egin behar izan zituzten 2014-15 epean. Prozesu bera berriz egin beharko dute datorren urtetik abiatuta, 2020ra arte, espektro elektromagnetikoa berriro antolatu beharko delako 5G telefoniari lekua egiteko. Instalatzaileen elkarteek iragarri dutenez, etxe bakoitzean 100 eta 600 euro artean gastatu beharko dituzte sistemak moldatzeko.

Telefonoen belaunaldi berrirako 694 eta 790 megahertzen banda askatu beharko da, eta telebista kanalak beste maiztasun bandetan banatu beharko dira. «Kostua aldatu egingo da leku bakoitzean, zenbat kanal moldatu behar diren», esan du Miguel Angel Garcia Arguelles instalatzaileen federazioko zuzendariak. Eraikin txikietan merkeagoa izango da operazioa.

Diru laguntzak

Lehen banaketa digitala egiteko, Espainiako Gobernuak diru-laguntza sorta bat eman zuen. Bigarrenerako ere gauza bera egingo duela iragarri du Francisco Polo Aurrerapen Teknologikorako Estatu idazkariak.

Ekainaren 29an, Ekonomia eta Enpresa Ministerioak espektroa banatzeko ibilbidearen plana plazaratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.