Hamabi orduko besta antolatu du EITBk larunbaterako Donostian

Iker Tubia.
2018ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Besta «erraldoia». Hala deskribatu du EITB Euskal Irrati-Telebistak larunbaterako Donostian antolatu duen besta: Izan EITB Jaia. Besta haurrentzat eta gazteentzat izanen da, eta hamabi ordu iraunen du. Belodromoan eta Atano III.a pilotalekuan izanen dira jarduerak, eguerdian hasi eta gauerdira arte. Hiru3 jaia, Go!azen telesailaren aurrestreinaldia eta Gaztea irratiaren kontzertuak antolatu ditu EITBk egun horretarako.

Adinez txikienak direnentzako jarduerekin abiatuko da besta, eta, orduek aurrera egin ahala, jardueretan parte hartuko dutenen adin tarteak ere gora eginen du. Hiru3 jaia Belodromoan izanen da, eguerdian hasita. Gastronomia, euskara eta ingurumena lantzeko jokoak eta tailerrak izanen direla iragarri du EITBk. Gainera, Hiru3-ko pertsonaiak han izanen dira. Ene Kantak, 3txulo, Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlana, 3zpa4 eta Go!azen ikuskizunak ere eskainiko dituzte.

Go!azen telesailaren aurrestreinaldia Atano III.ean izanen da, 19:00etan, Oihan Vegarekin batera. Gonbidapenarekin baizik ezinen da sartu. Iluntzean, Iseo &Dodosound with The Mousehunters eta Esne Beltza taldeek kontzertua emango dute Belodromoan, 21:00etan hasita. Sarrera doakoa izanen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.