Bueltan da 1990eko hamarkadako 'Saved by the Bell' telesaila

Iker Tubia.
2020ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Bayside institutuko gertakariak berriz ere ikusgai izanen dira telebistan 30 urte geroago, Peacock plataformaren eskutik. Tracey Wigfieldek Saved by the Bell telesailaren bertsio berria sortu du, eta etzitik aurrera ikusgai izanen da AEBetan. 1989an aurkeztu zuten nerabeentzako telesail hori NBC katean, eta 1990eko hamarkadan sona handia izan zuen. Oraingoa, baina, institutuan 30 urte geroago ikasten ari den belaunaldi berri baten inguruan izanen da.

Ez da faltako, aitzitik, aurreko telesailaren erreferentziarik. Alde batetik, telesail originalean ikus zitezkeen bi pertsonaia agertuko dira bigarren partean: AC Slater (Mario Lopez) eta Jessie Spano (Elizabeth Berkley). Slater institutuko irakasle izanen da, eta Spano, ikasle baten ama. Bestetik, Bayside institutuko korridorea eta Max jatetxea mantenduko dituzte telesail berrian.

Egungo ikasleak

Kultura talka agertuko du telesail berriak. Zack Morris (Mark-Paul Gosselaar) Kaliforniako gobernadoreak maila ekonomiko apala duten ikasleak doazen zenbait ikastetxe itxiko dituenez, ikasle horiek Baysiden sartuko dira, eta goi klaseko ikasleekin batera ariko dira. Horrek sortuko du ikasleen arteko kultura talka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.