Luis del Olmo hil da, Don Celes 75 urtez marraztu zuen marrazkilaria

Don Celes komikia. BERRIA.
urtzi urkizu
2021eko irailaren 9a
00:00
Entzun
Don Celes pertsonaiaren komiki tira prentsarako 75 urtez egunero marraztu zuen marrazkilaria hil da, 99 urte zituela. Luis del Olmok (Bilbo, 1922) sortu zuen Don Celes pertsonaia, eta La Gaceta del Norte egunkarian hasi zen komiki tira argitaratzen, 1945. urtean. Handik 24 urtera, 1969an, Bizkaiko El Correo egunkarira pasatu zen Don Celes —Vocento komunikazio taldeko beste egunkari batzuetan ere argitaratu izan dute urteotan, tartean Gipuzkoako El Diario Vasco-n—.

Pertsonaiaren tira kopuru zehatza jakitea zaila den arren, El Correo-k argitaratu du 25.000 izan direla Don Celes Carovius pertsonaiaren tirak; finkoa izan den beste pertsonaia bakarra haren emaztea da: Petronila Pilonga.

2012an, Bilboko Udalak Bilboko Ospetsua saria eman zion Del Olmori. Alacanteko Unibertsitateak (Herrialde Katalanak) beste sari bat eman zion, 2010ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.