IARC SAILKAPENA

2015eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentziak gai kantzerigenoak sailkatzen ditu, aipatu gaitza eragiteko gaitasunaren arabera. Hau da, gaiaren eta minbiziaren arteko harremana oinarri hartuta, lau multzo bereizten ditu. Lehen biek dute egiaztapen maila handiena.

1 Taldea

Definizioa. Egiaztatua dago gaiarekin harremanetan egoteak minbizia sor dezaketen egoerak ahalbidetzen dituela.

Haragi prozesatua. Haragi eraldatua —gazitua, ondua, hartzitua, ketua...—, edota zaporea hobetzeko eta gehiago iraunarazteko eraldatua: txarkuteria, haragia oinarri duten saltsak...

Taldean dauden beste gaiak. Tabakoa, antisorgailu hormonal konbinatuak, edari alkoholdunak, amiantoa, lindanoa...

2A Taldea

Definizioa. Gizakiengan egindako ikerketen datuak mugatuak direnean, baina animaliengan egindako ikerketetan nahikoa datu dagoenean.

Haragi gorriak. Ugaztunen gihar-haragi oro da haragi gorria: behia, behorra, txerria, arkumea, zaldia, ahuntza...

Taldean dauden beste gaiak. Diesel erregaiaren kea, DDTa...

2B Taldea

Definizioa. Gizakiengan egindako ikerketen datuak mugatuak direnean, eta ez dagoenean nahikoa datu animalietan egindako ikerketetan.

Taldean dauden gaiak. Gasolina kea, beruna...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.