Asteburuko proposamenak

Elkartasunaren motorra berotzen, Juneren Hegoak elkartearen alde

Elkartasunaren izenean mota guzietako ibilgailuak bilduko dira Errenterian. Irabaziak Juneren Hegoak elkartearentzat izango dira

Ainize Madariaga
2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Motorren burrunbek iratzarriko dute Errenteria (Gipuzkoa), elkartasunak hiria kutsa dezan. Laugarren aldiz Elkartasunaren Motorra taldeak Juneren Hegoak elkartearen aldeko ibilgailu-erakusketa antolatu du hiriaren erdi-erdian: doan. Baina ez edozein ibilgailu: «Aukeraketa bat egin dugu; ez da parking bat izango. Ikusgarriak izan behar dute: klasikoak, modernoak, amerikarrak, japoniarrak... Orotara 130 bat etorriko zaizkigu», argitu du Itsasne De Sosa antolatzaileak.

Tartean egongo diren quad eta buggie batzuk, eta haurrei probatzen utziko diete egun guzian zehar.

Ibilgailuek protagonismoosoa hartuko badute ere, osatzeko animazio asko bilduko dira bertan: puzgarriak, trikitilariak, kontzertuak, makillaje tailerra, askaria, konpartsa, zozketa eta jokoak.

Elkartasuna bihotzean

«Haurrak gaixorik dauzkaten familiei edo haurren bat galdu dutenei laguntzeko elkartu ginen lagun talde bat, eta abiatu genuenElkartasunaren Motorra Eguna, duela lau urte», esan du De Sosak. Horregatik, egunak ekarriko dituen irabaziak Juneren Hegoak elkarteari emanen dizkiote. Orain arte egindakoek aldiro oparitzeko 6.000 euro ekarri dizkiete; «beraz, gero eta jende gehiago etorri, orduan eta hobeto haientzat», ohartarazi du antolatzaileak. Eguna 09:00 hasiko da, 21:00 oheratzeko, heldu zein haurrek «ongi pasatzeko», gehitu du De Sosak.

EGITARAUA
09:00-15:00. Xenpelar plazan puzgarriak eta txosna, jateko eta edateko parada.
10:00. Mota guzietako ibilgailuak iritsiko dira Errenteriako erdiguneko karriketara. Han egongo dira ikusgai egun osoan. Quadetan eta buggietan ibili ahalko da.
10:00-11:30. Trikitilariek erdiguneko karrikak alaituko dituzte.
12:00. Dantzaldia, Eureka orkestraren eskutik.
12:30-14:00. RocKalean taldearen kontzertua.
17:00-18:00. Juneren Hegoak elkarteak haurrentzako jokoak eta makillajea eskainiko ditu.
18:00-18:45. Furius konpartsaren itzulia.
18:45-19:00. Zozketa.
19:00-19:30. Sonakay taldearen kontzertua eta sorpresa.
19:30-20:15. Toxic Street Dance taldearen emanaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.