Film sinopsia

'Padre no hay más que uno'

2019ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Santiago Segura. Aktoreak: Santiago Segura, Toni Acosta, Silvia Abril, Leo Harlem, Anabel Alonso, Pepa Charro, Wendy Ramos. Iraupena: 96 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2019.

Javier koinatu hutsa da: ez zaizkio batere ardura etxea eta haurrak zaintzeko lanak, baina beti daki nola egin behar diren gauzak. «Ez duzu ondo antolatzen», esaten dio emazteari, «ez jarri urduri»... Izan ere, uste du emaztea erraz itotzen dela familia gobernatzen.

Errealitateari aurre egin beharko dio, ordea. Emazteak oporretan joatea erabakiko du, eta Javier 4 eta 12 urte arteko bost umerekin geratuko da etxean.

Espero den bezala, anabasa nagusituko da Javierren etxean. Egoera gero eta barregarriagoa izango da, desastre hutsa bihurtu arte. Baina hondamendiek ere badute alde on bat: bizipenak aukera emango die aitari eta seme-alabeei elkar hobeto ezagutzeko, eta, lehen aldiz, elkarrekin gustura sentitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.