BERRIAk areto digital bat sortu du, sortzaileen emanaldiak eskaintzeko

BERRIA Aretoan, kontzertu akustikoak, aktoreen bakarrizketak eta bestelakoak izango dira

Jon Basaguren musikariak estreinatu zuen atzo BERRIA Aretoa, etxean grabatutako kontzertu akustiko batekin. BERRIA.
urtzi urkizu
2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Koronabirusaren krisia dela eta, askotariko formulak eta saialdiakari dira egiten han eta hemen,etxean egin beharreko orduak betetzeko. BERRIA egunkariak, adibidez, BERRIA Aretoa sortu du, hartzaileek artisten emankizun bereziekin goza dezaten. Sortzaileek euren sofatik mundura egingo dituzte hamar minutu inguruko emanaldiak. Besteak beste, Anari, Morau, Mursego eta Birkit musikariak, Mikel Martinez aktorea eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariek saio bana egingo dute datozen egunetan. Lehen bideoa atzo sareratu zuen Jon Basaguren musikariak. Izaki Gardenak taldeko abeslaria bakarrik ageri da etxean, kontzertu akustiko labur bat ematen. Dena den, emanaldiak ez dira soilik musika alorrekoak izango.

Mendia ez badoa Mahomagana, Mahoma doa mendira. Hori dio esaera zaharrak, eta, hain zuzen, hori da BERRIA egunkariak atzotik hedabidearen webgunean martxan jarri duen BERRIA Aretoaren helburua.

Azkeneko egunetan koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu direnez, hartara, BERRIA sortzaileen etxeraino sartuko da, kulturgile horien sorkuntza hedatzen segitzeko; sofatik mundura. Diziplina guztietako sortzaileek hartuko dute parte emanaldietan. Horien artean egongo dira Eider Rodriguez idazlearen eta Jon Maia bertsolariaren saioak ere. Hain zuzen ere, Maiak Twitter bidez bere burua eskaini du, urtebetetzeak edo tankerako ospakizunak dituztenei bertsoak bidaltzeko.

Gaur, Anari eta Martinez

Artisten zerrenda haziz joango da egunez egun, eta datozen egunetan jakinaraziko du BERRIAk zehatzago programaren nondik norakoa.

Euskal Herriko sortzaileen proposamenak bidaltzeko, helbide elektroniko honetara idatzi behar da: [email protected], gaiari dagokion lekuan «BERRIA Aretoa» idatzita. Ondotik, egunkaria harremanetan jarriko da proposamena egiten dutenekin. Atea ireki da, beraz, agian aste batzuez, digitalki bakarrik bada ere, irekita egon ahalko den areto bakarrean.

BERRIA Aretoan parte hartzeko baiezkoa eman dute, era berean, honako sortzaile hauek: Eneritz Furyak —Dunbala musika podcasta estreinatu berri duBERRIAn—, Pelax, Aguxtin Alkhat, Amorante, Birkit, Leire Letu, Iker Lauroba eta Gontzal Mendibil musikariak, Olatz Beobide antzerkigilea, Ibai Maritxalar margolaria, Jon Maia dantzaria, eta Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel kazetari eta idazleak.

Gaur BERRIA Aretoan, Anari musikariaren kontzertu akustikoa eta Mikel Martinez antzerkigile eta aktorearen bakarrizketa ikusi ahalko dira.

Nahiz eta egun bakoitzean artista baten edo biren saioak sareratuko diren, ondorengo egunetan ere aretoak estreinatzen dituen saio guztiak ikusteko modua egongo da, nahi den unean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.