LEGEAREN GILTZARRIAK

2014ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak proposatu duen lege aurreproiektuaren gako nagusiak, atalez atal, xehaturik:

Ikerketa

Arazoaren erroetara. Erasotzaileen jarreren atzean zer dagoen jakiteko ikerketak abiatuko ditu gobernuak, intimitatea errespetatuz.

Hezkuntza

Formazio etengabea. Berdintasuna bultzatu, bortizkeriari aurrea hartu eta kasuak antzemateko, irakasleek formazio saioak jasoko dituzte, edukiak ikuskatzeaz aparte.

Unibertsitatea

Gradu parekideak sustatu. Andreen aurkako indarkeriaren prebentzioa jorratzen duten unibertsitate ikasketa oro bultzatuko ditu.

Osasuna

Bereizketarik ez. Edonork jaso ahalko du doako osasun arreta pertsonalizatua, izan psikologikoa edo fisikoa, «onera bueltatu arte».

Kontzientziazio kanpainak

Arreta berezia gutxiengoan. Gobernuak kanpaina instituzionalak eta informatiboak egingo ditu kiroldegi, ikastetxe, erietxe eta hedabideetan, parekidetasuna bultzatzeko. Etorkinengan eta elbarriengan arreta berezia jarriko du.

Plan estrategikoa

Mapa, eguneratua. Plan estrategiko bat, urtero txosten bat eta lau urtera ebaluazio lan bat taxutzea aurreikusi du legeak. Kasuen jarraipen zehatza eta neurrien eraginkortasuna ikusteko, mapa eguneratu bat ere jarriko du martxan.

Hedabideak eta publizitatea

Eduki sexistarik ez. Emakumeen duintasunaren aurka doazen irudi, iragarki eta edukirik ez ditu onartuko legeak; ez inplizituki ez eta esplizituki ere. Nafarroako Gobernuak atea irekita utzi du horrelako jarreren kontra auzitara jotzeko.

Protokoloak

Bistaratzea. Tresna zehatzak hasiko ditu indarkeria ikusarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.