BILAKAERA HIRIZ HIRI

2014ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
1991tik 2011ra Euskal Herriko hiriburuek edukitako bilakaera soziolinguistikoan sakondu du Jon Aizpuruak. Hona ezagutza eta erabileraren inguruko zenbait datu esanguratsu:

1Ezagutzaren gorakada. 1991. urtetik hona nabarmen handitu da euskaraz dakitenen kopurua. Gasteizen izan da gorakadarik adierazgarriena: %3,5etik %21,5era igo da ezagutza. Kontrara, Iparraldeko hiriburuetan %13tik %3ra jaitsi da, batez beste.

2Erabilera, egonkor. Biztanleria osoa kontuan hartuta, erdaldunak dira Euskal Herriko hiriak. Donostia da euskaldunena: ia %18 mintzatzen dira euskaraz gaztelaniaz beste edo gehiago. Baionan, %2,1; frantsesa erabiltzen dute ia beti %90ek.

3Zailtasuna. Bilboko eta Gasteizko euskaldunen lautik hiruk aitortu dute aise hobeto moldatzen direla gaztelaniaz euskaraz baino. Hain justu, Bilbo da euskararen kaleko erabilera gutxitu duen hiriburu bakarra.

4Ama hizkuntza. Donostiako euskal hiztunen %55 inguruk euskara dute ama hizkuntza, eta %40 pasatxok Iruñean. Gasteiz eta Bilbon, ordea, %30ek.

5Erabilera bultzatzea. Euskara sustatzearen aurkakoak %34,5 dira Iruñean, eta Gasteizen, %26,5.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.