Zer da E-PRTR erregistroa?

2016ko irailaren 23a
00:00
Entzun
E-PRTR isurketa kutsagarrien Europako erregistroa da. Horretan, Europako Batasuneko herrialde guztiak behartuta daude, urtero, enpresa kutsatzaileen isurketa datuak argitaratzera. Hala, estatuek enpresak behartzen dituzte airera, lurrera eta uretara isuritako hainbat gai kutsagarriren isurketa kontrolatzera eta neurtzera: 92 gai uretara, 81 airera eta 65 lurrera. Horrez gain, 400 mota hondakin arriskutsu kontrolatu behar dituzte enpresek, eta haiei buruz informatu. Datuak enpresek eurek hartzen dituzte, eta horrexegatik kritikatu izan dute erakunde ekologistek sarritan PRTR erregistroa. Europako Batasunak 2000. urtean onartutako zuzentarau baten ondorioz hasi ziren estatuak datuak jasotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.