Asteburuko proposamenak

Azken notak

Musikaren Egunak, 30 urteak bete, eta azken aldia eskainiko du: gaurtik etzira arte Urdiñarbe osoki hartuko dute musikak eta bestek

Asteburu osoan musikak eta animazioek hartuko dute Urdiñarbe. BOB EDME.
Ainize Madariaga
2019ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Musikaren Egunak adioak erranen ditu aurten Urdiñarben (Zuberoa), 30 urte beteko dituen honetan. Haatik, Bil Xokoa elkarte antolatzaileak segituko du lanean. «350 talde baino gehiago ekarri ditu; jaialdiak badu historia handia, eta, gauza on guziek bezala, jakin behar da uzten, bortxazko gauza bat bilakatzen utzi gabe», esan du Jean-Jacques Etxeberri Llargo-k. Gogoetatzeko eta pausa bat egiteko tarte horretan ikusiko dute Musikaren Egunak segidarik ukanen ote duen beste «ibilmolde» batez. «Ez ote da Bil Xokoa elkarte bat tipiegia horrelako festibal baten muntatzeko? Beharbada beste herrietako elkarteekin juntatuz segi lezake?», galdetu dio bere buruari Etxeberrik. Hasteko, onartu du «festibal tipia» eman diotela Zuberoari, zeinak euskara, euskal kultura eta kanpoarekiko irekidura ardatz izan dituen.

Oroitu ditu hiru hamarkadetako une azkarrak; adibidez, Gatibuk jo behar zueneko hartaz: «Zuhaitz bat harrietara eroririk, errekak gainezka egin zuen eta aro ezinago txarra zen, baina kausitu genuen kontzertu horren ematen!». Ez du ahantzi egungo kideen laguntza, eta bidean utzi dituztenena ere, hala nola Dominika Agergarai zenarena.

Euskarazko gaualdiak hasi ziren bart: herriko gazteen «sorpresa-performancearekin», maskaradez, bertsolariekin, Ez dok hiru antzerkiarekin eta Musik'alde txarangaren doinuekin.Gaur, plazan, 15:00etatik aitzina hasiko da besta. Eta, bihar, 11:00etatik goiti, zernahi animaziok beteko du Urdiñarbe.

Musikaren Eguna



Gaur, egun osoz,Urdiñarben (Zuberoan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.