Amnistia fiskalaren onuradunak argitu gabe geratuko dira

2018ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek atzo adierazi zuen ez dituela argitaratuko aurreko gobernuaren amnistia fiskalaren onuradunen izenak. Sanchezek azaldu zuen izenak publiko egitea eragozten duela amnistia hura indargabetu zuen Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak, eta berak ere ez dakiela nortzuk diren.

Bestalde, Sanchezek gehitu zuen iruzurraren aurkako lege aurreproiektu bat aurkeztuko duela, amnistia fiskal berriak egitea debekatzeko.

Gainera, autonomia erkidegoen defizit publikoaren muga %2,7ra igoko da 2019an, espero baino bi hamarren gehiago.Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren kasuan, 150 milioi euro gehiagoko aurrekontua izatea ekarriko du, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.