Albistea entzun

Talde bortxaketa bat salatu dute bi emakumek; haietako bat Bergarakoa da

Lau gizon atxilotu dituzte Gijonen, eta haietako bi baldintzarik gabe kartzelatu dituzte. Erasoak salatzeko protesta egin dute Bergaran
Elkarretaratzea egin zuten atzo Bergaran, erasoak salatzeko.
Elkarretaratzea egin zuten atzo Bergaran, erasoak salatzeko. A. CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2021eko uztailak 27

Lau gizonezko atxilotu zituzten atzo Gijonen (Espainia), bi emakume bortxatzea leporatuta. Auzia ikertzen ari den Gijongo 5. instrukzio epaileak atxilotuetako bi aske utzi zituen, behin-behinean, eta beste bi espetxera bidali zituen. Aske utzitako gizonezkoei debekatu egin diete biktimengana gerturatzea eta haiekin komunikatzea.

Biktimetako bat Bergarakoa da, eta, salatu duenez, ostiral gauean gertatu zen bortxaketa, hiriko ostatu batean. Biktimek 22 eta 23 urte dituzte, hurrenez hurren, eta, kontatu dutenez, sare sozialen bidez jarri ziren harremanetan gizonezkoetako batekin. Gijongo taberna batean elkartu ziren harekin, eta hark proposamena egin zien ostatu batera joateko. Bidean beste batekin elkartu ziren. Ostatura heltzean, ordea, beste bi gizon zituzten zain logelan. Han egin zieten eraso, eta bortxatu egin zituzten. 06:30ean joan ziren polizia etxera, salaketa jartzera. Erietxean artatu zituzten emakumeak.

Bergarako Martxanterak talde feministak erasoa salatzeko elkarretaratzera deitu zuen atzo arratsaldean, San Martin plazan, eta jendetza batu zen. Bertan irakurritako agirian, gogor salatu zuten jazotako «atentatu matxista».

Bergarako Udalak ere erasoa salatu zuen, eta gogora ekarri zuen «soilik baietz dela bai». Modu berean, udalak mugimendu feministak egindako deialdi guztietan parte hartzera deitu zuen.

Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak ere erasoa salatu zuen, aldundi osoaren izenean. «Sumindura» agertu zuen, eta elkartasuna eta babesa agertu zien sexu erasoa jasan duten emakumeei. Halaber, Bergarako protestarekin bat egin zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Herritarrak paseoan, Hernaniko (Gipuzkoa) kale batean. ©JON URBE / FOKU

Intzidentzia tasa ehundik beherakoa da Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 133 kasu detektatu dira Hegoaldean. EHUk, MUk eta Deustuk aurrez aurre emanen dituzte eskola denak urri erdialdetik aurrera
Haur bat, Donostiako ikastetxe batean artxiboko irudia. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Hasi dira legea ehuntzen

Arantxa Iraola Irati Urdalleta Lete

Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoak hasiak dira hezkuntza hitzarmena negoziatzen. Hizkuntza eredua eta finantzaketa dira eztabaidagai nagusiak, baina uste dute badirela ados jartzeko aukerak
Klima aldaketaren aurkako manifestazioa, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Neurri zorrotzak» eskatu dituzte klima aldaketari aurre egiteko

Oihane P. Ramirez

Fridays For Future plataformak mundu osoko greba deialdia egin du. Besteak beste, Donostian, Bilbon eta Iruñean egin dituzte mobilizazioak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.