GAKOAK

2015eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Emakume Nekazarien Estatutu Legearen puntu nagusiak:

Titulartasuna. Urteko errentaren %50 nekazaritza jardueratik lortzen dutenak joko dira emakume nekazaritzat. Eskubidea dute, gizon nekazarien baldintza berberetan, nekazaritza ustiategiaren titulartasuna eta horrek dakartzan onura eta eskubideak lortzeko.

Gizarte Segurantza. Administrazioek laguntza programak finkatuko dituzte nekazaritzan aritzen diren emakumeek Gizarte Segurantzako Nekazarien atalean izena eman ahal izateko.

Ordezkaritza. Administrazio eta sektoreko enpresa publikoek emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua sustatu beharko dute euren zuzendaritza organoetan. Diru laguntzak erregulatzen dituen arau sistema bat finkatuko dute.

Amatasuna. Haurdunaldiagatik, edoskitzaroagatik edo seme-alaben zaintzagatik jarduera eten behar denean, lurraldeko ordezkapen zerbitzuak erabili ahal izango dituzte emakume nekazariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.