Azoka

Aisialdiaz gozatzeko aukera oparoa

2018ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Aisialdi azoka egingo dute gaur Hendaian, atseden portuan: 09:00etan ekingo diote azokari, eta 20:00 arte izango ditu ateak irekita. Datorren asteartera arte izango da azoka bisitatzeko aukera. Sei gairen bueltako egitarau zabala osatu dute: itsas kirolak, baratzea, ongizatea, gastronomia, aisialdi ibilgailuak eta sormen aisialdia. Horiei loturiko produktuak eta zerbitzuak ikusi eta gozatu ahal izango dituzte azokara doazenek. 60 postu inguru egongo dira, goizetik iluntzera arte, lau egunez. Ikuskizunak, bisita gidatuak, tailerrak, erakusketak, jan-edana... denetarik egongo da atseden portuan, helduentzako zein gaztetxoentzako.

Aisialdi azoka

Gaur, 09:00etan hasita, Hendaian (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.