Luis Leon Sanchez Caja Ruralen ariko da

30 urteko txirrindulari espainiarrak urtebeterako kontratua sinatu du Euskal Herriko taldearekin

Erredakzioa
2013ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Caja Ruralek osatu du datorren sasoirako taldea, eta hori egiteko sona handiko txirrindulari bat fitxatu du. Euskal taldeak urtebeterako kontratua hitzartu du Luis Leon Sanchez txirrindulari espainiarrarekin. 30 urteko ziklista talderik gabe zegoen, Belkinekin zuen hitzarmena eten baitzuen, taldeak harengan konfiantza galdu zuelako. Zergatik? Belkinek eten egin zuen haren kontratua aurten Puerto operazioa-rekin nahastuta zegoelakoan.

Desadostasunak desadostasun, argi dago hura fitxatzea oso ona dela Caja Ruralentzat, txirrindulari bikaina baita Luis Leon Sanchez. Bere garaipen zerrenda du horren erakusle: lau etapa irabazi ditu Tourrean, lau aldiz izan da Espainiako txapeldun erlojupekoan, bi aldiz irabazi du Donostiako Klasikoa, eta behin irabazi du Paris Niza —lau etapa ere irabazi zituen—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.