Errusiako Munduko Kopa: C multzoa. Danimarka

Haize freskoa Iparraldetik

Haize freskoa Iparraldetik.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Zortzi urte igaro dira Danimarkak azkenekoz Munduko Kopan jokatu zuela, eta, han izandako emaitzarengatik, gerta daiteke inor gutxi oroitzea Hegoafrikan izan zen edo ez. Ez zuen lehen fasea gainditu, nahiz eta Japonia eta Kamerun eduki multzoan Herbehereekin batera. Afrikarrei irabazteko gai izan zen soilik, eta beste bi partidetan ez zuen atera puntu alerik. Morten Olsen mitikoa zen orduan entrenatzaile, eta, txapelketa hartatik, beste bost urte gehiago egin zituen zeregin horretan, hamabost urteko aroa osatu arte. Pedagogia lan aparta egin zuen, makina bat jokalari gazteri eman zien aukera, eta maisuarekin ikasten hasitakoa erakusteko aukera dute orain hainbat jokalarik.

Oraingo entrenatzailea norvegiarra da Age Hareide beteranoa (64 urte), eta eman dio beste molde bat jokoari, Olsenek erabiltzen zuenaren aldean bertikalagoa baita orain. Alderaketa orokor samarra izango da, baina Norvegiako betiko futbola eraman du bizilagunen herrialdeko selekziora. Ezin esan emaitza txarrekin, eta adibiderik gardenena da txapelketarako sailkatu izana, jakina. Denboran atzera asko egin gabe, aurreko udazkenean, zapaldu egin zituen Polonia (4-0) eta Irlanda (5-1). Ez dira bi horiek punta-puntako selekzioak, baina Danimarka bera ere ez, eta ematen du aditzera eguna parean tokatzen bazaio talde arriskutsua izan daitekeela.

Izar nagusia Christian Eriksen da, Tottenhameko jokalaria: «Hura gurekin izateagatik, talde arriskutsua gara», esan du Hareidek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.