Errusiako Munduko Kopa: A multzoa. Saudi Arabia

Egotea da sari handiena

Egotea da sari handiena.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Garai batean, exotikoa, eta, orain, betelana egiteko selekzioa, 32 taldera heldu beharra baitago. Duela hamabi urte aritu zen azkenekoz Munduko Kopan, Alemanian, eta harrezkero desagertua egon da. Multzoko apalena da, ezbairik gabe, eta hain ohikoak dituen barneko gorabeherak azaldu egin dira beste behin ere. Entrenatzailearen inguruan gertatzen dira gorabehera horiek normalean, eta oraingoan ere horrela izan da. Bert van Marjwik herbeheretarrak sailkatu zuen Saudi Arabia Munduko Kopa honetarako, baina orain ez dago hura. Federazioak eskatu zion denbora gehiago igaro behar zuela herrialdean, eta entrenatzaileak onartu ez zuenez, lanetik kendu zuten agintariek. Edgardo Bauza argentinarrak bi hilabete eskas iraun zuen gero, eta txapelketa honetako zozketa egin aurreko egunetan izendatu zuten oraingoa: Juan Antonio Pizzi argentinarra.

Txilerekin Amerika Kopa irabazi zuen duela bi urte, eta garaipen horrekin segituko du Munduko Kopa hau jokatu eta gero ere. Haren ardurapean ez da beste munduko jokalaririk ariko, eta talde izaera ematen badio selekzioari, etxera gustura joateko moduan izango da. Ikusteko dago nola arituko den Arabia Saudi joko moldeari dagokionez: berez, joko alai samarra egin zalea da, jokalarien ezaugarriengatik, baina Pizzik izan dezake tentazioa taldea atzerago jartzeko, jokalariak atetik gertu pilatuz aurkariei lanak zailtzen saiatzeko. Egiten duena egiten duela, lanak multzoko azkena ez izaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.