Urkulluk Javier de Andres hartuko du gaur, Gasteizen

2017ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Iñigo Urkullu lehendakariak Javier de Andres Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari berria hartuko du gaur goizean, Lehendakaritzan. 10:00etan da hitzordua, eta soilik komunikabide grafikoak daude deituta; hortaz, ez da aurreikusi adierazpenik egotea bilera bukatutakoan. Urkulluk esan du bilera «kortesiazkoa» dela, ez duela zerikusirik aurki Mariano Rajoyrekin izango duen batzarrarekin eta «gustura» hartuko duela De Andres.

Joan den urtarrilaren 9an egin zuen kargu berriaren zina Javier de Andresek, Carlos Urkijo ordezkatuta. Lehendakaria ez zen joan ekitaldi horretara, argudiatuta Espainiako Gobernuaren ordezkari karguak ez duela «zentzurik». Haatik, Jaurlaritzaren izenean, Josu Erkoreka eta Iñaki Arriola sailburuak izan ziren, eta Espainiako Gobernutik Soraya Saenz de Santamaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.