Ane Santesteban.
Emakumeen Bira. SEKRETURIK GABE

Hitza bete dut, behintzat

2018ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Biraren aurretik esan nuen nire benetako lasterketa hirugarren etapatik aurrera hasten zela, eta gutxienez ihesaldi batean sartu nahi nuela, erlojupekoko ahaleginaren ostean hanka eta sentsazio onak banituen, gutxienez. Bada, lortu dut.

Atzo, lasai hartu nuen goiza. Normalean, ohitura izaten dut jaiki eta arrabolan pixka bat aritzeko. Baina igandeko erlojupeko gogorraren ostean, nahiago izan nuen atseden hartu. Berandu amaitu zen etapa, eta, beraz, ondorengoa ere apur bat atzeratu zitzaigun. Horrenbestez, atseden hartu nuen goizean, hori ere garrantzitsua baita lasterketan ondo egoteko.

Jaiki nintzenean, ikusi nuen hanketan espero baino neke gutxiago nuela. Beraz, taldeko bileran esan nien ihesaldiren batean sartzen probatu nahi nuela. Bilera horietan bakoitzak nola dagoen aipatzen du, eta eguneko plana prestatzen dugu. Zorionez, hitza bete nuen. Ihesaldi onean sartu nintzen. Ondo moldatu ginen, eta ederki kudeatu genuen errenta. Pena azken kilometroak ez nituela ezagutzen. Igoera txikiren bat falta izan zitzaidan aurrera egin ahal izateko. Dena den, oso pozik nago. Gaur ere, nahikoa indar baldin badaukat, saiatuko naiz horretan. Etapa polita da, nahiz eta agian Urkiola helmugatik urrutiegi egon.

Dena Boelsek eta Mitcheltonek ezarri asmo duten kontrolaren arabera egongo da. Haiek dira talderik indartsuenak, eta ikusiko dugu nolako estrategia prestatzen duten gaurko. Nire ustez,Bira irabazteko faborito nagusia Van Vleuten da. Hamabi segundoren errenta soilik ateratzen dio Van der Breggeni, baina jaisten oso ondo moldatzen da, eta uste dut gai izan izan daitekeela Urkiolan behera erasoren bat jotzeko. Egina du hori, Biran bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.