Albistea entzun

Pilar Irigoien kargutik kendu du Nafarroako Gobernuak

Sodena enpresa publikoko buruak kontratu bat sinatu zuen CENekin 2020an, maskarak erosteko. 1,2 milioiren galera eragin du operazioak
Pilar Irigoien, 2015ean, artxiboko irudi batean.
Pilar Irigoien, 2015ean, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz - Edurne Begiristain -

2022ko abuztuak 25

Aulkia kendu diote. Pilar Irigoien, Sodena sozietate publikoko zuzendari kudeatzailea, kargutik kendu du Nafarroako Gobernuak, 2020ko maiatzean sinatutako kontratu batean atzemandako irregulartasunengatik. COVID-19aren izurriaren hasieran egin zuten akordioa Sodenako buruak eta Jose Antonio Sarriak, CEN Nafarroako Enpresarien Elkargoko presidente zenak, maskara kirurgikoen hornidura bermatze aldera. Itun horren arabera, Nafarroako enpresek behar zituzten maskara guztien estimazioa egin zuen CENek; Sodenak, berriz, bi milioi euro pagatu zizkion Albyn Medical enpresari, maskarak eros zitzan.

Nafarroako Gobernuko Kontu-Hartze Zuzendaritzak 2022ko uztailaren 27an sinatutako txosten batek, baina, kolokan jarri du hitzarmen hura. Gobernuko ikuskatzaileen arabera, «irregulartasunak» daude kontratuan: alde batetik, Ogasun Publikoko Foru Legean ezarritako interes tasak gainditzen ditu; bestetik, 2020an izurria dela-eta ezohiko kontratuak egiteko ezarri ziren baldintza orokorrak urratzen ditu, eta azkenik, Sodenak ez zuen gobernuaren baimenik jaso halako operazio bat sinatzeko. Kontu Hartze Zuzendaritzaren arabera, kontratu hark 1,2 milioi euroren galera eragin dio sozietate publikoari. Izan ere, Espainiako Gobernuak legez mugatu zuen maskaren gehienezko prezioa, eta, 2020ko udatik aurrera, enpresek ez zuten Sodenak eskatutako maskara horien guztien beharrik izan. Ordurako, baina, sozietate publikoak aurreratua zuen dirua. Uneotan, 1,7 milioi maskara daude Iruñerriko bi biltegitan pilatuta, diru publikoekin ordainduak.

Operazio horren ardura Pilar Irigoienena dela ebatzi du Nafarroako Gobernuak, eta kargutik kendu du. Javier Remirez lehendakariordearen ustez, auziak frogatzen du «gobernuaren barne kontrolek ongi funtzionatu dutela».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Sendagileek Donostia ospitalearen aurrean egindako protesta, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

Sendagileek adierazi dute Jaurlaritzak ez diela erantzun beren deiei

Arantxa Iraola Gotzon Hermosilla

Elkarretaratzea egin dute Donostia ospitaleko atarian. Urkulluk uste du aferan «beste interes batzuk» egon daitezkeela. Oposizioak gogor kritikatu du egoera
 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Anbizio handiko erreforma fiskal bat lortzeak ase gaitu»

Iosu Alberdi

Beti daude egindakoa hobetzeko moduak, baina Garrido gustura dago Espainiako aurrekontu negoziazioek emandako emaitzekin. Beste zenbait alorretan, ordea, PSOE mugiarazteko zailtasun gehiago dituzte.
Bilketa eguna, Basaurin. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Gizartearen erantzuna eskertu du elikagai bankuak

Olatz Silva Rodrigo

2019ko datuak gainditu dituzte Hegoaldean. 77.000 lagunen artean banatuko dute emaitza

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...