Elkargoak turismo «iraunkorraren» alde egin nahi du

Elkargoko Turismo Bulegoko ordezkariak, atzoko agerraldian. GUILLAUME FAUVEAU.
2019ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko turismo bulegoek egitura aldatu dute. 2018ko urrian bateratu ziren Iparraldeko hainbat bulego, eta Euskal Elkargoaren ardurapean kokatu dute egitura berria. Daniel Olzomendi Elkargoko Turismo kontseilariak adierazi duenez, «turismo iraunkorraren» aldeko apustua egin dute, eta helburua da turismoa «urte osoan zehar eta geografikoki» banatzea. Lanpostuen %10 daude sektore horretan, eta garatzea «ezinbestekotzat» jo du.

Lehen neurri gisa, Euskal Pass egitasmoa plantan ezarri dute. Txartel horren bitartez, turistek nahi adina leku bisitatzen ahalko dituzte, baita «fama gutxiago» dutenak ere, hala nola barnealdekoak. Bestalde, Euskal Monetarekin hitzarmen bat egin dute, eta euskoak eskuragai jarriko dituzte turismo bulegoetan: «Gure xedea da turistek tokiko ekonomian parte hartzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.