Grande Marlaskak Guardia Zibilaren lana goretsi du

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako jarduneko Barne ministro Fernando Grande Marlaska Iruñean egon da, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Nafarroako hiriburuan dituzten egoitzetan, eta han segurtasun indarren lana goraipatu du. 11/13 sumarioko epaiketaren harira, Grande Marlaskak esan du horrek erakusten duela Guardia Zibilak eta Poliziak urte askoan egindako «lan irmoa» ETA «komandoak baino zerbait gehiago» zela frogatzeko.

«Estatuaren segurtasun indarrak modu eraginkorrean borrokatu ziren zuzenbide estatuak ETAren terrorismoaren zentzugabekeria garai zezan», esan du Marlaskak. Altsasuko auziaz, berriz, esan du onartuko dutela epaileek ebatzitakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.