«Ezustean» iritsi dira finalerdietara Ezkurdia eta Altuna

2018ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak onartu dute ez zutela espero Banakako Txapelketako finalerdietara iristea, eta horregatik ez dutela presioa sentitzen igande honetan Bilbon jokatu beharreko partidari begira.

Apustuak parean irtengo dira. Hala ere, Altuna III.a ez da iritzi bereko. «Niretzat, Joseba da faboritoa, eskarmentu handiagoa du, eta adin hobea. Pilotariek hobetu jokatzen dute 28 urterekin 22rekin baino».

Pilotekin ez da arazorik egon. Ezkurdiak denbora guztia agortu du, baina ez du arazorik izan. «Pilota indartsuak» aukeratu ditu. Altuna III.ak ere gustuko pilotak aurkitu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.