KLASIKOAK

2016ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Pong. Lehen bideo jokoetako bat izan zen, eta arrakasta komertziala lortzen lehena. Allan Alcorn ingeniariak sortu zuen, eta 1972. urtean plazaratu zuen Atari konpainiak.

Pac-Man. Bideo joko klasikoetan klasikoenetakoa. Toru Iwatanik sortu zuen, eta Japoniako Namco konpainiak plazaratu zuen 1980. urtean. Hamarkada horren pop kulturaren ikur bihurtu da.

Tetris. Alexei Pajitnov errusiarrak sortu zuen, Sobiet Batasunaren Zientzia Akademiarentzat lanean ari zela. 1984. urtean plazaratu zuten, eta SBtik AEBetara esportaturiko lehen bideo jokoa izan zen.

Space Invaders. Lehen bideo joko globala izan zen. 1978an plazaratu zuen Japoniako Taito konpainiak. Besteak beste, Star Wars filmean oinarritu zen Tomohiro Nishikado diseinatzailea.

Donkey Kong. Nintendok plazaratu zuen 1981. urtean. Joko horretan agertzen da, lehen aldiz, gero bere joko propioetako protagonista bihurtuko zen pertsonaia bat: Super Mario iturgina.

Street Fighter. Lehen bertsioa 1987. urtean plazaratu zuten. Takashi Nishiyamak eta Hiroshi Matsumotok sortu zuten, Capcomkonpainiarentzat. Gehien jokatzen den jokoetako bat da oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.