GAKOAK

2017ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Nazioarteko arma handien salerosketa eta armagintza industriaren emaitzak aztertu ditu SIPRIk, Bake Ikerketetarako Stockholmeko Nazioarteko Institutuak. Hauek dira ondorio nagusietako batzuk:

Gerra Hotza. 2012tik 2016ra bitarteko bost urteetan arma handien salerosketa inoizko handiena izan da Gerra Hotzaren garaia amaitu zenetik.

Hazkundea. Aurrekobost urteetako zikloaren (2007-2011) aldean, nazioarteko arma salerosketa %8,4 handitu da.

Esportatzaileak. Bost herrialderen artean kontrolatzen dituzten arma esportazioen hiru laurden: AEBak, Errusia, Txina, Frantzia eta Alemania.

AEB. Munduko esportatzaile nagusia dira AEBak. 2012tik 2016ra, nazioartera egindako salmenten %33 egin zituzten. Gutxienez, ehun herrialdetara eraman zituzten gerra egiteko arma handiak.

Erosleak. India, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Txina eta Aljeria izan dira erosle aktiboenak aurreko bost urteetan. Inportazioen %34 bereganatu zituzten.

Saudi Arabia. Aurreko bost urteekin alderatuz, 2012tik 2016ra %212 handitu ziren Saudi Arabiak egindako arma erosketak, eta horrek eraman du bigarren postura. AEBak, Erresuma Batua eta Espainia dira erreinuaren hornitzaile nagusiak.

Gerra, airetik. SIPRIk egindako kalkuluaren arabera, armagintzan salerosi den produktu nagusia dira hegazkinak (%41), ontzien (%14), misilen (%13) eta blindatutako ibilgailuen (%11) aurretik.

Salmentak. Ehun armagintza enpresa handienek 349.000 milioi euro fakturatu zituzten 2015. urtean. Aurreko urtean baino %0,6 gutxiago da. Azken bost urteetan salmentak jaitsi dira, baina 2002koak baino %37 handiagoak dira oraindik.

Zerrenda. Ehun armagintza enpresa nagusietatik 39 AEBetakoak dira, eta salmenten %56 egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.