Baskoniak itxura hobetu nahi du gaur San Petersburgon

2021eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Baskonia Errusian dabil. Herenegun, Kazanen jokatu zuen, eta oso itxura eskasa emanda galdu zuen: 83-69. Horren ondorioz, Euroligan zeraman bolada ona eten egin zen, aurreko hiru partidak irabazi baitzituen. Gaur berriro jokatuko du, San Petersburgon, Zeniten aurka (19:00, Dazn). Helburua argia da: Kazanen emandako itxura hobetzea. Ez dirudi lan zaila, oso gaizki aritu zen eta. Aurkaria ere ez dabil fin. Azken bi partidak galdu ditu, baina aurkari indartsuen kontra aritu da: Bartzelona eta Real Madrilen aurka. Arabarrek bezala, hiru garaipen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.