Amaia Garcia.
EKOGRAFIAK

Gorantz begira

2022ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Eguberri egunean Netflixek opari berri bat eskaini zigun bere plataforman. Olentzero izan zen plataforma, eta hurrengo egunetan sare sozialetan bolo- bolo egon den film baten estreinaldia oparitu zigun. Egia gezur bihurtzen duen gizartearen isla erakutsi digu Don't Look Up filmak, Adam McKayren azken lanak. Meteorito baten erorketa aitzakia hartuta, filmak gizarteari kritika arin eta erraza egiten dio. Meteorito hori lehen aldiz ikusi duten zientzialarien ezagutza iritzi bihurtzen da mass medietan eta sare sozialetan dagoen polarizazioaren ondorioz. Gaur egungo gizartearen isla da, eta zerura begiratzeko keinu hain errazaren aurkako kanpaina nola sortzen den ikusi dugu filmean.

Filmak enpresa teknologikoak kritikatzen ditu, sakelakoen enpresa baten handinahiaren erruz mundua arriskuan jarri delako filmaren traman. Paradoxa iruditzen zait Netflixen pareko plataforma batean korporazio teknologikoen boterearen inguruko kritika bat ikustea. Gobernu askoren askatasun falta salatu nahi du filmak, eta korporazio handien lobbyen indarra erakusten digu McKayren lanak.

Netflixen gehien ikusitako filmen artean dago Don't Look Up, eta lan horren arrakastaren gakoetako bat aktore oso ezagunen antzezpenak izan dira. Besteak beste, Meryl Streep, Leonardo DiCaprio, Jennifer Lawrence, Cate Blanchett eta Timothee Chalamet aktoreak dira filmeko protagonistak. Guztiek jarraitzaile asko dituzte, eta Netflixen marketin estrategiaren parte izan dira.

Azkeneko asteetan, meme eta bideo asko atera dira filmaren eta protagonisten inguruan. Sare sozialetan jende asko saiatu da film horren inguruko bere iritzia ematen, baina agian gehien gustatu zaidan bideoa Leonardo DiCaprioren inguruko bideo bat da. Aste honetan Tiktoken sortutako Natalie Burdicken bideoa birala egin da, bertan Burdickek DiCaprioren bikotekideen adin tartea salatu du modu oso dibertigarrian. Azken urteetan, aktorea 20 eta 25 urte bitarteko emakumeekin ikusi dugu; Burdickek 26 urte egingo ditu laster, beraz berarekin ateratzeko bere azken urtea dela esan dio DiCapriori. Film horretan DiCaprioren pertsonaia andrezalea da, eta bere emazteari adarrak jartzen dizkio beste emakume batekin. Agian filmaren zuzendariak ere DiCaprioren gustuak agerian utzi nahi izan ditu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.