Noiz sortua: 2019-05-14 00:30:00

EKOGRAFIAK

Batak kentzen du bestea

Lander Arretxea -

2019ko maiatzak 14
ETBk Ez da giro! saioarekin egin duen ahalegina txalotzeko zutabea izan behar zen hau. Aspaldi da ETB1 erreferentea dela gizonezko —spoiler— txirrindularitza lasterketen jarraipenean. Urtez urteko lanarekin, Xabier Usabiaga, Fermin Aramendi eta konpainiak bizikletaren munduaz aritzeko hiztegi oso bat oparitu digu; txirrindularitza ulertzeko modu partikular bezain pasiozko bat. Aurten, gainera, ETB da, Hego Euskal Herrian ikus daitezkeenen artean behintzat, Italiako Giroa irekian ematen duen kate bakarra. Aukera baliatuz, etaparen jarraipen hutsetik haragoko saioa prestatu dute. Plato eta guzti. Giroa lehiatzen ari den Markel Irizarren eguneroko balorazioa ari dira jasotzen, irudi gehiago erabiltzen, eta aurreko etaparen zein sailkapen orokorraren errepaso xehea egiten dute. Aurkezleen artean kide exotikoa ere badute aurten: Otxandion (Bizkaia) bizi den Alessandro Ruta kazetari italiarra. Bere jatorrizko herrialdean lasterketa izaten ari den eraginaren berri ari da ematen. Euskaraz.

Saio berria txalotzeko zutabea izan behar zen hau. Eta hala zatekeen, nik baino begirada zorrotzagoa —hitzaren zentzu onenean— duten lagunak ez banitu. Ez balidate toke bat emango fokoa behar baino desbideratuagoa darabildanean. Ez da giro!-z gain, ETBk beste hainbat saio estreinatu ditu azken urtean. Lerrootan aipatu —goraipatu ere bai, tarteka— ditugu asko. Baina gauza bat behintzat geratu da esan gabe: gehien-gehienak aurrez ere protagonismoa eta ibilbide luzea duten gizonek aurkezten dituzte. Telebistan ikusten ditugun emakumeei ez bezala, zaharxeak eta ez bereziki ederrak (ez edertuak) izatea baimentzen zaie. Kau Kori Kuraren abesti antologikoak —haietako batek— laburtzen du ondoen: Barbie ETBn (eta non dago Ken?).

«Gauza batek ez du bestea kentzen», esango du baten batek. «Saioa fina bada, aurkezleak txukunak badira; txukunak dira, eta kitto. Baita denak gizonak badira ere». Baina afirmazio tranpati hori besarkatzetik libratu naute lagunek: beste batzuei —klase guztietako emakumeei, aurrez aurpegi ezagunak ez direnei— gizon kontsakratuek egin duten bide hori hasteko aukera eman ezean, ez da joera aldatuko. Hori da ausardiaz eta arduraz jokatzea. Baliabideak eta saioak mugatuak diren artean behintzat, batak bestea kentzen du.

Albiste gehiago

Martxoaren 31n eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.647 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 441 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.775 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Oñatin. ©Jagoba Manterola / Foku

Lehen positiboa atzeman dute Greziako kanpaleku batean

Berria

Greziako Migrazio Ministerioak adierazi du positibo bat atzeman dutela Ritsonako errefuxiatuentzako kanpalekuan. Herrialde hartako errefuxiatuentzako kanpaleku batean baieztatu duten lehen kasua da. Grezian, denera, 1.300 kasu inguru atzeman dituzte.

Mungiako taberna bat, ateak itxita. ©Aritz Loiola / Foku

Kuota atzeratu ahal izango dute autonomoek eta enpresa txikiek

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak sari berezi bat sortu du etxeko langileentzat eta behin-behineko lana galdu dutenentzat. Alokairua ordaintzerik ez dutenak ezingo dituzte etxegabetu.

Langile bat lanean, Basauriko Sidenorren, artxiboko irudi batean ©Luis Jauregialtzo (Foku)

Enpresa batzuei irekitzeko aukera eman die Espainiako Gobenuak

Jokin Sagarzazu

Espainiako Gobernuak salbuespen batzuk sartu ditu funtsezkotzat jotzen ez diren jardueren funtzionamenduan, bereziki euren produkzioa esportaziora bideratzen duten enpresentzat —haien jarduera edozein dela ere—, eta itxieraren ondorioz merkatua galtzeko arriskuan dauden kasuetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna