Ahotsak, aitorpen gabeko urratsa bake prozesurako

Colina, Ahotsak plataformak Baionan egindako agerraldian, 2006an. BOB EDME.
2019ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Lizarra-Garaziko prozesuaren ostean, eta artean Loiolako negoziazioak hasi gabe zirela, su txikian egosi zen Ahotsak plataforma. PPk eta UPNkoak izan ezik, Euskal Herriko gainontzeko alderdietako emakumeak elkartu ziren bake prozesu bat eskatzeko. 2002an hasi ziren lanean, eta 2006an ezagutarazi zuten. «Oso esperientzia polita izan zen, oso goxoa», dio Colinak. Jone Goirizelaiak (HB) eta Gemma Zabaletak (PSE) egindako lana goretsi du, eta nabarmendu Ipar Euskal Herriko alderdi politiko askotako andreak inplikatu zirela: «Ez zetozen Euskal Herriaren independentzia defendatzera, bakean engaiatzera baizik».

Alta, merezi baino errekonozimendu txikiagoa izan zutela uste du Colinak: «Oso giro maskulinizatua zen orduan. Sekula ez zaio eman merezi zuen ikusmoldea. Ero moduan hartzen gintuzten, baita mundu abertzalean eta gure ondoko gizonek ere. Hala da, zoritxarrez, nahiz eta kostata gauzak aldatzen ari diren orain». Arrakasta «pixka bat» izan arren, Colinak gaitzetsi du bake prozesuaren historian Ahotsak-en esperientzia baztertu izana. Danielle Mitterrand ere joan zen Bilbora konferentzia batera: «Ez pentsa titulu handirik egin zuenik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.