Droga trafikoaren aurkako operazio batean hamasei pertsona atxilotu dituzte

Bizkaian eta Gipuzkoan atxilotu dituzte. Espainian beste hamasei dira Poliziak atxikitakoak. 200 kilo pasa kokaina bahitu dituzte operazioan

Operazioan bahitutako drogaren eta diruaren zati bat. NACHO GALLEGO / EFE.
Igor Susaeta.
2020ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Guardia Zibilak, Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak Espainiako Estatuan jarduten zuen narkotrafiko sare bat desegin dute. Polizia indarrek 32 pertsona atxilotu dituzte operazioan; horietako hamasei Bizkaian eta Gipuzkoan. Valladolideko (Espainia) Instrukzioko 1. Epaitegiak zuzendu du Drache deitutako operazioa, eta horretan 200 kilo pasa kokaina bahitu dituzte poliziek. Horien arabera, Espainiako Estatuko narkotrafiko sare aktiboenetakoa zen.

Ertzaintzak jakinarazi du Bilbon, Loiun, Galdakaon, Getxon, Urdulizen, Lezaman, Erandion, Sestaon (Bizkaia) eta Tolosan (Gipuzkoa) egin dituztela atxiloketak, eta taldearen burutzat jotzen zena Bizkaian bizi zela. Horren bizilekua izandakoan 22.000 euro topatu zituzten.Ikerketaren arabera, taldeak speeda eta heroina Herbehereetatik garraiatu, eta eskala txikian egiten zuten banaketa. Hainbat fasetan egin dute operazioa. Apirilean hasi zen: «konplexua» izan dela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.