LOMCE legea aldatzeko bidea irekiko dute gaur Madrilgo Kongresuan

Irati Urdalleta Lete.
2020ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuan LOMCE legearen erreformari taldeek egindako zuzenketak eztabaidatzen aritu dira azken egunetan, eta adostasun baten berri eman zuten herenegun: PSOEk, Unidas Podemosek eta ERCk zuzenketa bat hitzartu dute gaztelania ez izateko irakats hizkuntza. Erkidegoen esku egongo da erabakia.

Katalunian izan dezake eraginik handiena aldaketak. Izan ere, bertako ikastetxeetan murgiltze orokorra daukate ezarrita, baina epaitegiek hainbat aldiz egin dute horren aurka. Hego Euskal Herrian ere bidea ireki dezake euskarazko murgiltze orokorra ezartzeko.

Gaur amaituko da LOMCE aldatzeko ponentzia, eta zuzenketa guztiak bozkatuko dituzte. Beraz, gaurkoa pauso bat izan daiteke, baina ez da erabakigarria, Espainiako Kongresutik eta Senatutik igaro beharra baitago. EAJk etaEH Bilduk oraindik ez dute zehaztu zer bozkatuko duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.