Emakumeen Bira

Indartsuenak geratu dira

Tayler Wilesek irabazi du Birako hirugarren etapa. Amanda Sprattek bost segundo eskasengatik eutsi dio sailkapen nagusiko lehen postuari. Trekek eta Movistarrek estu hartu dute Mitchelton

Indartsuenak geratu dira.
ainara arratibel gascon
Santa Teodosia
2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Eguraldiak are gogorragoa egin zuen atzo Emakumeen Birako hirugarren etapa. Horrek eta Opakuara eta Santa Teodosiako ermitara egindako azken igoerak indartsuenak baino ez zituen utzi aurrean. Galbahea egin zuten, eta azkenerako Trek Segafredoko Tayler Wiles gailendu zen. Bigarren izan zen haren taldekide Elisa Longo Borghini, 21 segundora; eta, hirugarren, Soraya Paladin (Ale Cipollini) 25era.

Amanda Spratt liderra 31 segundora helmugaratu zen, eta bost segundoko aldeagatik baino ez dio eutsi lider postuari. Soraya Paladinen aurretik 15 segundora dago Longo Borghini; beraz, lehia estua espero da gaur, azken etapan. Ane Santesteban (WNT) bederatzigarren da, eta Eider Merino (Movistar), hamargarren; 1.05era daude.

Egun osoan, txirrindulariek euria, hotza eta behe-lainoa jasan behar izan zituzten. Wilesek Opakuan gora jo zuen erasoa, eguneko ihesaldia bertan behera geratu eta gero. Saiakera hori Nicole Steigengak (Be Pink) etaRoos Hoogeboomek (Biehler) egin zuten. Minutu bateko tartea izan zuten. Gero gehitu zitzaien Ma?gorzata Jasinska (Movistar). Artean Mithcheltonek ondo kontrolatua zuen lasterketa, nahiz eta Movistar eta Trek erritmoa bizitzen ahalegindu.

39 segundoko errentarekin ekin zioten Opakua igotzeari, baina azkar joan ziren aldea galduz; are gehiago Wilesekihes egin zuenean. Hasieran, Jasinska gai izan zen eusteko, baina hura ere berehala geratu zen atzean. Wilesek 25 segundako aldea lortu zuen, eta ondo eutsi zion errentari mendatea igotzen eta jaisten.

Santa Teodosiako maldei 20 segundoko errentarekin ekin zien Wilesek. Tropel nagusia tantaka txirrindulariak galtzen joan zen. Bakoitzak nahikoa zuen bere erritmoan igoera egiten. Horrek mesede egin zion iheslariari, azken garaipena lortzeari begira.Azken igoeran apenas egon zen zalerik, eguraldia tarteko, eta zailtasunak izan ziren zuzenean lasterketa segitzeko.

Etapa luzea eta menditsua

Antolatzaileen nahia zen lasterketa azken etapan erabakitzea; eta hala izango da. Txirrindulariek aurtengo etaparik luzeena eta menditsuena izango dute aurretik. OƱatin hasi eta bukatuko da, eta tropelak 156 kilometroko bidea egin beharko du. Bertan hiru mendate igo beharko dituzte: Udana (4,8 km. eta %4,6ko pendiza) eta Untzilla (3,5 km. eta %2,8) hirugarren mailakoak;Atagoiti ( 8 km. eta %5;) bigarren mailakoa; eta San Asentzio (6,7 km. eta %4,9) lehen mailakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.