Beheko postuetatik irten nahi du gaur Alavesek, Real Madril B-ri irabazita

Eibarrek Tenerifen jokatuko du, jarraian laugarren garaipena eskuratzeko helburuarekin

Donostia
2013ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Eibarrek eta Alavesek lehia estuak jokatuko dituzte gaur. Gaizka Garitanoren taldeak Teneriferi egingo dio bisita (17:00), eta gasteiztarrek Real Madril B-ri (18:15). Bi taldeek sailkapenean duten egoerak, baina, ez du zerikusirik. Alaves beharrezkoa duen lasaitasuna emango liokeen garaipenaren bila zelairatuko da Real Madril B-ren aurka. Natxo Gonzalezen taldeak aukera ona du sailkapenean gora egiteko, baina lesioei aurre egiten ere jakin beharko du. Zelai erdian Jagoba Beobideren falta nabarituko dute gasteiztarrek, batez ere azken partidetan eduki duen garrantzia ikusita. Totti ere deialditik kanpo geratu da, min hartuta.

Eibar, bestalde, egoera samurragoan dago. Sasoi hasiera bikaina egiten ari da Gaizka Garitanoren taldea, eta Tenerifen irabaziz gero, laugarren garaipena litzateke jarraian. Gaurko hiru puntuekin, Eibar Lehen Mailara igotzeko postuetan sartuko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.