21. Korrika

BERTSOKLIKA

Oihane Perea Perez de Mendiola
2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Doinua: Laboaren'Martxa baten lehen notak'

Zer izango zen ezerezetik
Abiatu ginenean
Mendialdea Errioxa ta
TrebiƱuko bazterrean?
Lotsagabe ta ausart zirenak
Erdaldun hastapenean
Zuloa eginez patrikan eta
Izerdia azalean
Zenbat istorio txoro joan den
Lekukoaren barnean
Hego haizea izan daiteke
Honen errudun gurean
Metro askoko kilometroak
Eduki arren bidean
Barraskiloak hegan dabiltza
Korrika datorrenean

Sakanan haize biziak hauspo
Eman dio Lautadari
AHTrik gabe korrika
Gure hankak dira ari
Haritz-pagoak biluzik baina
Elorriak ameslari
Ezti, odolki, boilur, patata,
Mahats, oliba ta gari
Nafar ertzetik Errioxara
Harkaitz artean kantari
Urizaharretik sistole eta
Diastoleak opari
TrebiƱon agur egin ondoren
Irribartsu egunari
Ea odola iristen zaion
Arabako bihotzari!
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.