gorka julio
IRLEN SAREA

Atzeraldi ekonomikoa

2019ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Atzeraldi ekonomiko berri baten oihartzuna iristen ari zaigu bat-batean. Krisi edo atzeraldi guztietan bezala, gertatu aurretik sintomak ere egon bazeudela esango digute ziurrenik. Era horretako gertakarien eragina, ekonomikoa baino, soziologikoa izaten da sarri askotan. Bada, sintomak bilatu behar baditugu, egiten ditugun bilaketen zerbait berezia gertatu zen abuztuan zehar.

Abuztuak 11 eta 17 egunen artean izan zen. Orduan oraindik ez genuen atzeraldi ekonomikoari buruz hainbeste hitz egiten. Ekonomiari lotutako artikulu batzuk, enpresa munduko zenbait aipamen, baina ez zegoen kezka hori sozializatua. Aldiz, egun horietan, bat-batean rececion/recesiĆ³n/recession terminoak izugarrizko gorakada izan zuen. Ikusi nahi duenarentzat hona hemen prestatu dizuedan lotura: labur.eus/atzeraldi-ekonomikoa.

Egun horietan, egindako bilaketak kontutan hartuta, terminoaren interesa (bilaketan hiru aldaera jaso ditut, baina banaka hartuta denetan dago igoera antzekoa) %25 ingurutik %100era igo zen. Jendearengan zuzeneko eragina izan zuten, ziurrenik, telebista, irrati, eta Internet bidezko zenbait hedabidek igorri zituzten mezuek. Horren arrazoia ez dakit. Baina bilaketetan egon zen aldaketa hain da nabarmena, zer pentsa ematen duela.

Ondoren terminoaren bilakaera beheranzkoa izan da, baina lehen baino 25 puntu inguru gorago gelditu da: %50ean. Gainera, goranzko joeran dago berriz une honetan. Zer pentsatua ematen du, behintzat, bereziki fenomenoaren azkartasunak eta hedapenak. Ezin uka jendartearengan eragina izan zuten informazioek zerikusia izan zutela bilaketetan. Horrek zerbaiterako prestatzen ari gaituzten pentsatzera eraman beharko liguke zuzenean.

Aurreko krisi eta atzeraldiek orain dugun desberdintasun sozialen arrakalaren handitzea eta prekarizazioaren areagotze bat ekarri zutela ikusi dugu. Horren kontrara, datuek erakusten dute, batzuek kapital gehiagorekin ateratzea lortu zutela. Beldurra eta ezegonkortasunaren sinesmen tresna oso baliagarriak izan ziren, zenbait neurri inposatu eta jendartean eragiteko. Ez ditzagun berriro akats berdinak egin. Beldurrari, elkartasunez erantzun diezaiogun eta balia ditzagun ditugun tresna guztiak, baita teknologikoak ere antolatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.