Lehen aldiz, ez dute zentsu osoa hartu: lagin bat hartu dute

2015eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Mapa soziolinguistikoak badu berritasun bat aurreko biekin alderatuta: ez dute zentsu osoa hartu ikerketaren oinarri gisa, lagin bat baizik. INE Espainiako Estatistika Institutuaren zentsua hartzen du oinarri mapa soziolinguistikoak—2011koa da oraingo ikerketaren oinarria—, eta INEk lagin bat erabili du ikerketa egiteko. Horrek eragin du aldaketa, baita EAEko mapa soziolinguistikoan ere —iazko apirilean aurkeztu zuen Jaurlaritzak—. Akatserako arrisku handiagoa du.

Euskarabideko zuzendari Maximino Gomezen arabera, aldaketa horrek atzeratu du Nafarroako mapa EAEkoa baino ia urtebete geroago argitaratu izana, datuak landu egin behar izan dituztelako. Eremu euskaldunean handiagoa izan da zailtasuna, herri txiki asko baitaude. Zenbaki batzuk ez ematea erabaki du Nafarroako Gobernuak: 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrien daturik ez dute zehatz eman, akatserako aukera gehiago dagoelakoan —Jaurlaritzak eman zituen—. Herri txikien kasuan, eremuka aztertuko dituzte datuak, eta hala helaraziko dizkiete beste erakundeei ere. Webgune batean jartzekoak dituzte datuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.