Koronabirusa

Basurtuko erietxean hamazazpi kasu atzeman dituzte

COVID-19 agerraldietarako protokoloa ezarri dute. Zupiriak oroitarazi du «garrantzitsua» dela babes neurriak behar bezala betetzea

NU Nafarroako Unibertsitateko eta Cimako ikertzaileak, atzo zabaldu zuten irudian. BERRIA.
Edurne Begiristain.
2021eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Basurtuko ospitaleko Revilla eraikinean (Bilbo) COVID-19aren agerraldi bat atzeman zuten herenegun, eta hamazazpi pertsona kutsatuta zeudela jakin zen atzo. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen datuen arabera, pazienteak eta erietxeko langileak dira kutsatutakoak. Guztiak bakartuta daude, eta agerraldia atzeman den eraikinaren bigarren solairua desinfektatu egin dute. Agerraldiaren berri izan orduko, protokoloak martxan dira Basurtuko erietxean.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, positibo eman duten paziente guztiak gune bakar batera lekualdatu dituzte, kontaktuan izan diren pertsonekin harremanetan jarri dira, eta kontaktua izan duten profesional eta pazienteen artean asteroko baheketa egingo da. Halaber, bisitak mugatu egin dituzte Revilla eraikinean.

Atzo goizean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi zuen espero zela horrelako agerraldiak egotea, eta azpimarratu zuen «oso garrantzitsua» dela babes neurriak zorrotz betetzea aurrerantzean ere. «12 urtetik beherako gazte guztiak txertoa hartu gabe daude, eta beste muturrean adinekoak daude, arrisku taldekoak. Tartean beste guztiok gaude, eritasuna batetik bestera eraman dezakegunak».

Arta presentziala Nafarroan

Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Santos Indurainek jakinarazi du Osasunbidea pixkanaka berreskuratzen ari dela aurrez aurreko arta; egun ja %50en dagoela zehaztu zuen atzo, eta urtearen amaierarako %70en egotea dela helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.