EKOGRAFIAK

'Guatxiniti'

Miren Manias -

2018ko uztailak 13
Hori izango al da udako kanta? Berandu samar omen dabiltza horretarako Onintza Enbeita eta Ana Goitia. Hala esan diete Gozategi anaiek Hauxa2 ETB1eko saioaren aurkezle biei. Bigarren emanaldira gonbidatu dituzte musikariak eta, haien iritziz, udako kanta neguan landu behar da. Pena ederra hartu dut. Dena den, nire uste apalean, Enbeitak eta Goitiak oraindik lana dute ahots tonu, koreografia eta letra orrazten. Beraz, agian, denbora gehiago eman beharko diegu saioaren protagonistei; 2019ko udara arte, gutxienez. Ez nuke arazorik izango igandero, 22:00etan, euskal umorez eta entretenimenduz betetako zein publiko zabalari zuzendutako telebista saioa ikusten jarraitzeko.

Izugarria da ikus-entzutea emakumeen presentziak agintzen duen telebista saio bat non, gainera, elkarri gauza ederrak esaten dizkioten. Ederra da aukera izatea Lekeitioko paraje politak ezagutzeko, etxeko sofatik mugitu gabe —ziurrenez, herria bisitatzeko motibo bilaka daitekeena ikusle askorentzat. Aberatsaren hurrengoa da Bizkaiko kostako euskaldunen bizimodua hedatzea erreferentziazko territorio geografikoaren beste puntuetara. Hunkigarria da telebista saioko gonbidatuen bizipen pertsonalak partekatzea; zehazki, askotariko adinak, erlijioak, lanbideak, azal koloreak, sexu identitateak... dituzten pertsonenak. Gauza naturalagorik ba al dago?

Hain da berezkoa programa, Goitiaren eta Enbeitaren bestelako aurpegiak ere ikus daitezkeela. Nork esango luke Rocio Jurado abeslariaren diskoetako bat dela Enbeitaren kuttunena? Topikoa litzateke kontrakoa pentsatzea. Gainera, ados nago Goitiak lagunari esandakoarekin: «Maitatu behar zaituenak zaren moduan egin beharko du, Onintza». Enbeita bikote bila dabil (saioaren lehen emanaldian, behintzat) eta, dirudienez, Lekeitio ez da leku txarra horretarako. «Mutil guapo asko daude», esan die Jose Ramon herriko arraunlariak. Hondartzan korrika egiten dabilen Haritz gaztearekin egin dute topo, baina ordu gehiegi pasatzen ditu lanean eta ez omen zaio bertsolaritza gustatzen. Bide batez esanda, hori ere bada apurtu beharreko beste topiko bat.

Udan beste erritmo bat eskatzen dizu gorputzak, eta ETB1ek behar du halako saio bat. Enbeitak eta Goitiak, gainera, graziaz betetako bikote ezin guatxinitiagoa osatzen dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna