Donostiako Aste Nagusia

SU FESTEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA

2019ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
IP INNOVATIVE

Herrialdea. Alemania.

Noiz. Osteguna.

Emanaldia. Saio lasaia eta emozio gutxikoa eman zuen herenegun Alemaniako su etxeak. Halako fama dute orokorrean hango su etxeetako ikuskizunek. Zenbait leherketa altuera eta kalitate handikoak izan ziren; baita kolore urdineko, zuriko eta arrosako argiak ere. Hala ere, erritmoa, indarra eta intentsitatea falta izan zitzaizkion ikuskizunari; amaierako traka ere laburregia egin zen ikusleen gusturako. Hala, ezin izan zituzten ikusleen aurreikuspenak guztiz bete.
 

GAUR ZEIN


Izena. Ricasa.

Herrialdea. Valentzia, Herrialde Katalanak.

Berezitasunak. Ricardo Caballer Estelles eta Ricardo Caballer Cardo aita-semeak dira su etxearen zuzendariak egun; baina haien aitona eta birraitona izan ziren enpresaren sortzaileak. Soinu eta argiekin ikusleen zentzumen guztiak aktibatu nahi izaten dituzte. Ez dute lehen aldia Donostiako Aste Nagusian, eta, beste urte gehienetan bezala, aurten ere saio piromusikala egingo dute. Lehiaketaz kanpoko ikuskizuna izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.