Ryan Lochte izango da Gwangjungo hutsune nagusia

2019ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Izar handi guztiak egongo dira Gwangjun. Hala ere, badago nabarmendu beharreko hutsune bat: Ryan Lochte. 2018ko uztailean, hamalau hilabeteko zigorra ezarri zioten dopin kontrol batean positibo emateagatik. Hartu zuen substantzia kontsumitzea ez dago debekatua, baina baimendutako kantitatea baino gehiago hartu zuen. 2017ko Munduko Txapelketan ere ez zuen parte hartu. Hamar hilabeterako zigortua zegoen, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan gasolindegi batean izandako liskar bat ezkutatzeko lapurreta egin ziotela asmatzeagatik. Historiako palmares onenetan bigarrena duen igerilaria da Lochte, Michael Phelpsen atzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.