GAKOAK

2018ko urriaren 23a
00:00
Entzun
1. Zenbat presori eragingo lieke? Aldeko epaia bada, hamalau preso inguru geratuko lirateke aske, zuzenean. Santiago Arrospideren, Kepa Pikabearen, Francisco Mujikaren eta Alberto Plazaolaren kasu jakinei buruz ebatziko du gaur Europak, baina 40 presoren kasuak daude auzitegietan, eta, aldeko epaia bada, haien zigorrak ere murriztuko lirateke.

2. Helegiterik ezar liteke? Espainiak hiru hilabete ditu erabakiari helegitea aurkezteko. Aurkeztuko ez balu ere, ebazpena berrikusteko eska dezake, eta, horren ondorioz, epaiaren aplikazioa atzeratu liteke.

3. Non du jatorria? Auziaren jatorria Europako Kontseiluak 2008an onartu zuen esparru erabaki batean dago: 2008/675 legea. Horren arabera, herritar batek herrialde batean espetxe zigor bat bete badu, urte horiek kendu egin behar zaizkio antzeko delitu batengatik beste herrialde batean jarritako zigorrari. Irizpidea betetzeko epea ezarri zuen: 2010eko abuztuaren 15a.

4. Zer egin zuen Espainiak? Espainiak 2014ra arte ez zuen onartu zuzentaraua barneratzeko legea, eta, modu horretan, mugatu egin zuen Europako esparru erabakiaren eragina. Gainera, PPren ekimenez, euskal presoei zigor metaketaz baliatzeko aukera ukatu zitzaien praktikan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.