Abstentzioa, hirietako fenomeno bat

2020ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Parte hartzearen jaitsiera historikoa eta orokorra izan da. Hamar puntu baino gehiago 37 herritan; tartean, Bilbon eta Gasteizen. Gaiak azterketa sakonago bat eskatzen duen arren, esan daiteke hirietan pilatu dela bereziki, eta batez ere gehien pobretutako eta zaharkitutako auzoetan. COVID-19ren aldagaia ere kontuan hartu behar da.

Bizkaian, parte hartzea %40etik beherakoa izan da 79 mahaitan, Bilbon batez ere, baina Ezkerraldean ere bai. Araban ere askotan gertatu da; Gasteizko 28tan. Gipuzkoan, hamazazpitan.

Gasteizko Ehari Gobeu auzoko mahai batean, esaterako, %18,2ko parte hartzea izan da. Bilboko Txurdinagako eta Otxarkoagako bostetan, %30tik beherakoa.

Hala ere, badira %70etik gorako parte hartzea izan duten herriak: 36. Txikiak dira, eta gehienek antzerakoa izan zuten duela lau urte. Hamabostetan soilik hazi da, eta, oro har, hiru puntu baino gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.