EAJ eta EH Bildu, Madrilgo kontuez hitz egiteko prest

2021eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
EAJk eta EH Bilduk uste dute Espainiako Gobernuarekin akordio bana erdietsiko dutela euren proposamenak 2022rako aurrekontu proiektuan txertatzeko.

EAJko diputatu Aitor Estebanek Euskadi Irratian azaldu zuen jeltzaleek eta Espainiako Gobernuak hasi dituztela zuzenketa partzialen inguruko negoziazioak. «Pakete moduan» aurkeztuko dituzte, baina lehentasuntzat jota AHTaren lanen ingurukoak eta gutxiengo errentaren kudeaketaren eskumena.

Onda Vasca irratian, EH Bilduko eledun Mertxe Aizpuruak «borondate osoa» azaldu zuen gobernuarekin ados jartzeko. Halere, gogoratu zuen Moncloak «irabazi» egin beharko dituela koalizioaren botoak; «arlo ekonomiko eta sozialean akordio on bat» sustatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.